logo-pk

Hitz egin dezagun bizitzaz eta heriotzaz. Suizidioaren prebentzioa.

Durango

Asteazkena 22/05

18:00

“Hitz egin dezagun bizitzaz eta heriotzaz” sarrerako tailerra da, (baina ez oso ohikoa), jokabide suizida prebenitzen laguntzeko jarraibideak ematea bilatzen duena. Bai bakarka, bai gure inguruko pertsonentzat.

Horretan zehar, mito faltsuak desmuntatzeko eta ideia suiziden aurrean antzemateko eta jarduteko oinarrizko jarraibide batzuk emateko lan egingo dugu.

Egokituta dago 14 urtetik aurrerako pertsonak bertaratzeko, adin-mugarik gabe. Hobe izango da Interneterako konexioa duen telefono mugikor batekin joatea.

logo-pk

HIZLARIAK

Nora Rubí

Osasun-psikologo orokorra, genero-indarkerian espezializatua eta larrialdi eta hondamendietan esku hartzen aditua.
Gurutze Gorriaren laguntza psiko-sozialeko ERIEko (Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldea) kide naiz 2013tik, eta PATeko (Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala) GIPECeko (Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldea) kide 2016tik.

2020an, COPeko “Psikobizi” telefono bidezko arreta-zerbitzua koordinatzeko aukeratutako pertsonetako bat izan nintzen, COVIDaren krisian pertsonei arreta psikologikoa emateko ezarritako linea.

Gaur egun psikologo gisa lan egiten dut Munduko Medikuak elkartean, prostituzioan, salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeak gizarteratzeko eta laneratzeko “Bidea” programan. Aurretik, osasun mentalarekin, esku-hartze sozialarekin eta hezkuntzarekin lotutako hainbat arlotan egin dut lan, hala nola:
– Nazioarteko babesa, asiloa eskatzen duten migratzaileekin
– Berriztu Hezkuntza Elkartea genero-indarkeriaren biktimekin.
– Emakumearen Etxea, Bolivian.
– Ijitoen Idazkaritza Fundazioa.
(besteak beste)