logo-pk

Lidergo toxikoak ikasgelan

Zubi Karpa

Osteguna 14/05

9:30 h. - 10:30 h.

Saio honetan, ondoeza, motibaziorik eza eta gatazkak sortzen dituzten dinamikak aztertuko ditugu, autoritate-figurak lidergo negatiboa duenean. Gako praktikoen eta adibide errealen bidez, jokabide toxikoak detektatzen, gure ongizatea babesten eta eskola-giro osasungarria sustatzen ikasiko dugu.

logo-pk

HIZLARIAK

Leticia Saratxaga

Prestakuntza akademikoa
Psikologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), Psikologia Klinikoko eta Osasuneko Master Ofiziala (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako Unibertsitate Espezialista (UPV-EHU).

Egungo esperientzia
Adingabeekin eta familiekin esku-hartze psikologikoak egiten ditu, eremu klinikoan zein psikohezkuntzakoan. PSICE (Ebidentzian Oinarritutako Psikologia Hezkuntza Testuinguruetan) proiektuan parte hartzen du, eskola-ingurunean arazo emozionalak prebenitzeko.

Ikerketa
“Polibiktimizazioa eta erresilientzia nerabezaroan” (PSI ‑ 2009 ‑ 1152 – SPGC) azterlanean lagundu du, gazteen aurkako esperientziei eta babes-faktoreei buruz.