logo-pk

Mendekotasun-garuna: ondorioak eta prebentzioa.

Erdialdeko Espazioa

Ostirala 17/05

17:00 - 18:00

Substantziekiko eta jokabideekiko mendekotasunak garunean inplikazio handia duten osasun-arazoak dira. Alderdi neurobiologikoak eta psikosozialak adikzioaren hasierarekin eta mantentzearekin lotutako faktoreak dira. Garunaren eta adikzioen arteko harremana ulertzeko, garrantzitsua da barneko eta kanpoko faktoreak kontuan hartzea, hasitako adikzioa prebenitzen edo tratatzen laguntzeko.

logo-pk

HIZLARIAK

Itxaso Oiarzabal

BI01355 elkargokidea
Psikologo espezialista klinikoa. EUROPSY akreditazioa, psikoterapian espezializatua, EFPAk emana. Neuropsikologiako unibertsitate-espezialista. Neuro Linguistiko Programazioko Masterra. Errehabilitazio psikosozialean espezializatzea eta gaixotasun mental larria artatzea. Aditua psikodiagnostikoan eta peritaje juridikoan, IEPTLren eskutik. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko neuropsikologia batzordeko koordinatzailea. 25 urte baino gehiago lanean adikzioen arloan, eta kolektibo kalteberekin. Talde profesionalei etengabeko prestakuntza ematen die. Esku-hartze sozialeko kasuen eta taldeen gainbegiralea. Gaur egun Bizkaiko Caritaseko zerbitzu psikologikoaren arduraduna da.

Soraya Jaime

Psikologian Graduatua, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED), Psikologiako Ikerketako Unibertsitate Masterra (UNED). Prestakuntza bitartekaritza zibilean, familiarrean eta komunitarioan, eta prestakuntza zabala adimen emozionalean. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko (PAT) Neuropsikologia Batzordeko idazkaria.