
Zubi Karpa
Osteguna 14/05
17:00 h. - 18:00 h.
Hitzaldi honetan prozesu onkologiko baten ondoren lan-mundura itzultzeari helduko zaio, ikuspegi integral batetik, alderdi medikoak ez ezik, alderdi emozionalak, sozialak eta ekonomikoak ere kontuan hartuta. Pertsonek bizi dituzten errealitateez hitz egingo da: lanera itzultzen direnak, itzuli ezin dutenak edo lehengo lanpostura itzuli ezin direnak eta ez itzultzea erabakitzen dutenak, baita haien familietan duten eraginaz ere. Doluari ere lekua emango zaio, gaixotasunaren ondoren sor daitezkeen galera guztiak bezala ulertuta: osasuna, nortasun profesionala edo bizi-proiektua.
Helburua da esperientzia horiek ikusaraztea, prozesuak baliozkotzea eta minbiziaren ondoren lanera itzultzeko begirada gizatiarragoa eta ulergarriagoa sustatzea.
Horretarako, minbizia duten bi pertsona izango ditugu gurekin, bizi-egoera horri buruz duten lekukotasuna eta esperientzia partekatzeko.

HIZLARIAK

Saioa Serrano
Psikologian lizentziatua eta taldeen psikoterapia psikodinamikoan espezialista. Parisko Eskolako psikoanalisi eta psikosomatikako prestakuntzan. Gaur egun, nire lanbidea kontsulta pribatuan eta Minbiziaren Aurkako Elkartean garatzen dut, non helduak, nerabeak eta haurrak artatzen ditudan.

Esther Álvarez
Psikologian lizentziaduna. Psikoterapeuta. Taldekoanalista. Psikosomatikan aditua. Psikologoa Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkartean eta psikoterapeuta eremu pribatuan. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Psikoonkologia lantaldeko kidea.